Bi hitzorduak eguenean [maiatzak 18] izango dira, eta koalizioak zabaldu berri duen prozesu eratzailearen barruan kokatzen dira.
Mutrikun, aurkezpen foroa egingo dute, eguenean 18:30etan Zabielen. Marian Beitialarrangoitia diputatua eta Unai Larreategi arituko dira EH Bilduren orainari eta etorkizunari buruz berbetan. Ondarroan berriz, eztabaida saioa egongo da egun berean, 19:30etan Kofradia Zaharrean. Iker Casanova legebiltzarkidea arituko da hizlari.
EH Bilduren prozesu eratzaileaz arituko dira berbetan, alderdi jakin batekin loturarik ez duten pertsonak eta sektore politikoak bilduko dituen subjektu politiko izateko jauzia eman nahi baitu koalizioak.
Herritarrei saioetara joateko deia luzatu diete Mutrikuko eta Ondarroako EH Bilduk, prozesu eratzailean herritarren parte hartzea garrantzitsua dela deritzotelako.
Iker Casanova legebiltzarkidea Ondarroan egongo da eguenean. Argazkia: EH Bildu