Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko ume zein gaztetxoek eta horien gurasoek egun pasa ederra egin zuten
domekan Amoroton.
Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak eta Kubike aisialdi elkarteak elkarlanean hamaika ekintza antolatu zituzten Lea Ibarreko umeen gozamenerako. Eguraldi ederra lagun, frontoian eta plazan batu ziren. “Oso giro ona izan genuen, eta ekintzetan parte hartze polita. Ume zein gurasoak gustura egon ziren”.
Goranzko tirolina, kutxen jolasa, jumar jolasak , puzgarriak, egurrezko jokoak, ginkana erraldoia… Ondo pasatzeko eskaintza zabala izan zuten. Aurpegia margotzeko txokoa ere ez zen falta izan, eta horma mural erraldoia ere osatu zuten denen artean. Bakoitzak gura zuen marrazki edo irudia marraztuta osatu zuten murala.
Eguna borobiltzeko, 19:30ak aldera txokolatadan batu ziren herriko guraso elkartearen eskutik.