Markina-Xemeingo udaletxe osteko aparkalekuan jarriko dituzte barrakak aurten
Aurtengo Karmen Jaietan kokaleku berria edukiko dute barrakek. Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak udaletxe osteko aparkalekua barraketarako egokitzea erabaki dute. Horrela, autoak bertatik kendu eta gune zabalagoa egongo da barrakak jartzeko.
Udalak jakitera eman duenez, kokaleku berrian urtero herrira etortzen diren barrakez gain, beste era batekoek ere edukiko dute lekua, ume eta gazteen aisialdi eskaintza handiagoa izan ahal delarik.
Ferianteei ere eman die udalak, kokaleku berriaren berri, eta ez etortzea erabakiko balute, beste era bateko jolasak ekarriko dituztela jakitera eman dute.
Bestalde, aparkalekua kenduko dutenez, beste gune batzuk egokituko dituzte horretarako.