Beste behin ere, Lea-Artibaiko ikasleek bertora ekarri dituzte
Urruzunotarrak gehituz literatur sariak. Hain zuzen, Lekeitio BHIko bi ikasle eta Ondarroa BHIko ikasle bat saritu dituzte: Olatz Martiartu (Lekeitio–A kategoria, poesia–), Ainhoa Gojenola (Lekeitio –A kategoria, prosa–) eta Lore Txakartegi (Ondarroa–B kategoria,prosa).
Ainhoa Gojenola (ezkerrean) eta Olatz Martiartu (eskuman).
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ikasleek parte hartzen dute euskaraz idazteko zaletasuna gazteen artean sustatzeko sortutako lehiaketa horretan. Prosa zein poesia idazten dute parte hartzaileek.
Aurten,
guztira, 20 literatura lan saritu ditu Leire Bilbaok, Jasone Osorok, Gari Berasaluzek, Peru Iparragirrek eta Goiatz Labandibarrek osatutako epaimahaiak.
Sariak. Irabazleek irailaren 4tik 8rako egonaldia jasoko dute sari legez, Elgoibako Aubixa aterpetxean. Jakitera eman dutenez, bertan, literatura tailerrak eta beste hainbat ekintza egiteko aprobetxatuko dute sarituek.
Horren aurretik, hala ere, sariak banatzeko ekitaldia egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Lakua IIko eraikineko Euskaldun Berria aretoan.