Zabalik dago Berriatuko udaleku irekietan izena emateko epea
Udalekuak uztailean izango direla jakitera eman du Berriatuko Udalak. Izena emateko epea, ostera, hilaren 23ra arte dagoela esan dute; interesatuek udaletxean izena eman behar dute. Udalekuetan Berriatuan erroldatuta dauden 4-12 urte bitarteko umeek izena eman ahal dute. “Berriatuan erroldatuta ez badaude, tokia egongo balitz izena eman ahal dute”.
Udalekuen ordutegiari dagokionez, astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara izango dira. Prezio ezberdinak daude.
Udalak azaldu duenez, udalekuak hasi aurretik gurasoekin batzar bat egingo da.