Elkartasuna eta kirola uztartuz
Koroideremiaren ikerketan laguntzeko eguna izan zuten zapatuan, Mendexan. Umeen pilota partidak, ume zein nagusien herri kirol erakustaldiak, herri bazkaria eta zozketak egin zituzten, giro ederrean.Koroideremia gaixotasuna duten pertsonen elkartea dir...
Koroideremiaren ikerketan laguntzeko eguna izan zuten zapatuan, Mendexan. Umeen pilota partidak, ume zein nagusien herri kirol erakustaldiak, herri bazkaria eta zozketak egin zituzten, giro ederrean.
Koroideremia gaixotasuna duten pertsonen elkartea diruz laguntzeko herri kirol erakustaldiak eta herri bazkaria egon ziren Mendexan, zapatuan.10:30ean, umeen pilota partidekin hasi zuten eguna, eta horren ostean, umeen herri kirol erakustaldiaz gozatu zuten bertaratutakoek. Txokor batzea, giza probak, ingude altxaketa, saku lasterketa eta sokatira egin zituzten.
Jarraian, Mendexako Etorbarri Herri Kirol Taldeko sei kidek erakustaldia eskaini zuten. Horiek, besteak beste, trontzan, ingude altxaketan eta txokor batzean daukaten trebetasuna erakutsi zuten.
130 pertsona batu ziren bazkaritan; 14:30ean bazkaldu zuten ume eta gaztetxoek, eta 15:00ak aldera nagusienek.
Bazkalostean, umeen jolasetan ondo pasatzeko aukera izan zuten, eta bederatzi zozketa egin zituzten.
Zozketak
Saridun gehienak zapatuan bertan agertu ziren, baina jakitera eman dutenez, oraindik bi sari geratzen dira banatzeko. Bata sari nagusiena da, Argatx Egiaren otzara bat, eta bestea, berriz, Berrizko Ereña jatetxean otordu bat. Hauek dira oraindik saridunik ez duten zenbakiak: 278 (sari nagusia) eta 309 (Ereña).