Bosgarren urtez jarraian, Baserri eta Okela Eguna ospatuko da zapatuan [maiatzak 20] Markina-Xemeinen. Markina-Xemeingo Udalak eta herriko Jai Batzordeak, Musika Eskolaren, herriko tabernarien eta inguruko nekazari eta abeltzainen laguntzagaz antolatutako jaia herritar, bisitari eta ekoizleen topaleku izango da, berriz ere.
10:00etan zabalduko dituzte postuak Plazabarripean kokatuta egongo diren ekoizleek, eta 15:00ak arte egongo da produktuak erosteko aukera.
Azokagaz gain, goizean goizetik erreko dituzten bildots pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da. 12:30ean hasiko dira antolatzaileak goiz osoan prestatutako bildots pintxoak banatzen. Urtero modura, tikeak erosi eta bildots pintxo erretilua eskuratu ahalko da.
Azokaren ondoan egongo da, goiz osoan, Sustraiak Naturak emango duen Lorezaintza tailerra. Eskuak lurretan sartu eta Belartxo prestatu edo loreontziak landatzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek. Horrez gain, aurten, ardi txirrista erraldoi bat ere egongo da umeen gozamenerako, gargantua txiki bat.
Musika eskolakoen kalejirak jarriko dio giroa goizari. Iluntzean, berriz, Imuntzo eta Beloki taldeagaz dantzatzeko aukera egongo da Goikoportalean.
EGITARAUA
10:00etan. Azokaren hasiera, Plazabarripean
11:30ean. Ardi txakur erakustaldia
12:00etan. Musika Eskolakoen kalejira
12:30etik aurrera. Bildots pintxoen dastaketa
15:00etan. Azokaren itxiera
19:00etan. Erromeria Imuntzo eta Beloki taldeagaz, Goikoportalean (euria badago, Plazabarripean).
IAZKO ARGAZKI GALERIA
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.