Ogi xerra frijitua, piperrada, antxoak ozpinetan eta amaitzeko, tipula frijitua. Kontrastea izan zen gakoa, zaporeekin jokatzea, ogi frijituaren gogortasuna eta antxoaren eta piperren biguntasuna uztartzea, tipulagaz azken ikutua emanaz. Hori izan da Ondarroako XVII. Antxoa Eguneko lehiaketa irabazi duen pintxoa, urteetan galduta egon den lehiaketa irabazi duena. «Zerbait sinplea eta ederra, gehiegikeriarik gabea» egin nahi izan zutela adierazi du Pantxo Bedialaunetak.
Antxoa Eguna udalak antolatu du aurten lehen aldiz, eta Cantabrico tabernaren arduradunaren ustean garrantzitsua izan da herriko tabernariak jaian murgiltzea. Baina Pantxo Bedialauneta ez zen pintxo lehiaketara bakarrik joan; bere
alaba Naroagaz joan zen, eta elkarlanean aritu ziren.
Txapela irabaztea harro egotekoa izan bazen, are harroago egotekoa, alabagaz batera irabaztea. «Oso garrantzitsua izan da lehiaketa hau irabaztea, herrian irabazten dugun lehenengoa da eta», nabarmendu du Bedialaunetak, Azken batean, hausnarketa egin eta «guztia ondo atera zela» ohartu zen sukaldaria: pintxo lehiaketa irabazi, norbere herrian, eta, gainera, alabagaz batera.
[iframe src=”https://www.facebook.com/plugins/video.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2Fpantxo.bedialauneta%2Fvideos%2F1504656259579013%2F&show_text=0&” width=”560″ height=”315″ scrolling=”auto” ]
Harro dago egindako lanagaz, eta harro alabaren lankidetzagaz. Aitortu du asko gustatzen zaiola gauza berriak egitea, eta oraingoan alaba ere pintxo lehiaketara aurkeztu izana pozgarria dela berarentzat, nahiz eta sukaldatzea ez duen bereziki atsegin: «Alaba izan da protagonista, eta ez dut arazorik pauso bat atzera eman eta protagonismoa berarentzat izateko. Alabarengatik hori eta gehiago egingo nuke, pauso bat edo lau».
Naroa Bedialauneta eta Pantxo Bedialauneta. Argazkia: Cantabrico.
Baina
pintxoak egunerokoa dira Cantabricon. 2007an
Txipiroiak bere adierazpen guztietan pintxoagaz Urrezko Arzak Saria irabazi zuenetik, izugarrizko gorakada izan zuten bai tabernak eta baita berak ere. Liburu bat ere idatzi zuen, bere lanak eta egiteko modua erakusteko: Segunduen zaporea.
Etengabeko berrikuntzan ari da Bedialauneta, bai bere sukaldean eta baita bere eskaintzan ere. Taberna ireki zutenetik asko aldatu da, eta gaur egun egiten duten sukaldeak ere etengabeko berrikuntza eskatzen du. Horretan dihardu egunero, buru-belarri bere emazte eta lankide Ikerne Etxebarriagaz batera.
Kafea ere kalitatezkoa izateari garrantzia ematen diote Cantabrikon: «Guk daukagun kafea %100 da arabika motakoa».
Goizetik gauera. Cantabrikok goizean goizetik gauerainoko eskaintza dauka bere bezeroetzat.
Oraindik ere ilun dagoenean zabaltzen dute, 06:00etan,
gosariak ematen hasteko. Jendeak gaur egun eskatzen dituen produktuak eskaintzeari garrantzia ematen diote: «Gaur egun jendeak olioa, marmelada eta ogi bereziak gosaltzen ditu, eta ohiko gosariez gain, horrelakoak ere eskaintzen ditugu». Kafea ere kalitatezkoa izateari garrantzia ematen diote Cantabrikon: «Guk daukagun kafea %100 da arabika motakoa». Bezeroek kontsumitzen duten kafe kopurua ikusita, beharrezkoa ikusten dute kalitatea eskaintzea, bai kafean eta baita esnean ere. «Garrantzi handia ematen diogu bezeroen gosariei. Eguna hasteko behar dutena kalitatezkoa izatea behar-beharrezkoa da».
Eguerdian,
expres platerak egoten dira Cantabricon: entsaladak, pasta, lekaleak, arroza, arraina, okela… 7,5 euroren truke, plater eder bat, azkenburukoa eta edaria. Gainera, bi lagunen artean hiru plater jan nahi izanez gero, 2 euroko deskontua dauka azken plater horrek.
Plater konbinatuak-eta eskaintzen hasi dira, baina ez ohi bezalakoak: «Badaukate tradizio kutsu bat, baina gure izaera ere nabari zaie».
Aste barruan pertsiana jaisten dute gauetan Cantabricon, atseden hartu eta hurrengo goizaldean berriz ere lanari ekiteko. Antiguako Ama kaleko arkupean kokaturik, etengabeko joan-etorria egoten da eguneko momentu guztietan. Pintxoak ere goizean goizetik egoten dira prest, tradizionalak eta modernoagoak, berritasunari garrantzia emanez, baina beti ohikoak izan diren mokadutxoak ahaztu barik.
Pintxo Irabazlea
Eskaintza berria. Bariku gauean eta zapatu eguerdian eta gauean eskaintza berritzailea dauka orain dela gutxitik Cantabricok. Plater konbinatuak-eta eskaintzen hasi dira, baina ez ohi bezalakoak: «Badaukate tradizio kutsu bat, baina gure izaera ere nabari zaie». Adibidez, ez dute patata frijiturik edo kroketarik eskainiko, baina bai arraina. Bezero bakoitzak berak diseinatu ahalko du bere platera, prezio nahikoa merkeetan.
Eskaintza berri horren oinarria
garai berrietara moldatu behar izatea da. Lehen, menuak itxiak ziren, eta prezioak ere altuagoak. Orain, prezioak jaitsi egin dira, eta bezeroek aukera daukate bakoitzak bere platera diseinatzeko. Horrez gain, aukera egongo da gose handiegirik ez duenak entsalada bat bakarrik eskatzeko, eta gehiago jan nahi duenak, plater handiago bat.
Sare sozialetan ere badago Cantabrico, adibidez, pintxo irabazlea nola egin ikusteko.