Saharako Farsia herritik Ispasterrera, trukean
Ispasterko Herri Eskola, Guraso Elkartea eta Hirugarren Adinekoen Elkartearen belaunaldien arteko transmisioa lantzeko proiektuaren barruan, sahararrei laguntzeko ekimena egin dute Ispasterren. Azoka solidarioan 530 euro lortu, eta Aste Santuan Maite Z...
Ispasterko Herri Eskola, Guraso Elkartea eta Hirugarren Adinekoen Elkartearen belaunaldien arteko transmisioa lantzeko proiektuaren barruan, sahararrei laguntzeko ekimena egin dute Ispasterren. Azoka solidarioan 530 euro lortu, eta Aste Santuan Maite Zabala eta Karlos Arrizubieta Hirugarren Adinekoen Elkarteko kideek Farsia herriko eskolara eraman zituzten han argindarra jartzeko. Ispasterko umeek eskola materiala eta euskal alfabetoa bidali zizkieten, eta haien arabierazko alfabetoa, eskerrak emateko idatzitako gutuna eta sahararrekin ateratako argazkiak eraman zituen Zabalak atzo arratsaldean eskolara. Argazki +: www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus