XVII. Iparraldeko Haizeak jaia ari dira ospatzen Lekeition. Eta horren baitan, gaur [maiatzak 20], Gisatu Txapelketa ospetsua ospatu da. Guztira 18 taldek aurkeztu dute gisatua, eta horien guztien artean WC Komuns taldearenena izan da onena (32 puntu); bigarren eta hirugarren geratu dira Trabolak taldea eta Aittitta Makurra Txaranga II (31,5 eta 31 puntu), hurrenez hurren.
Taldeek 13:30erako aurkeztu behar zituzten gisatuak, eta nahikoa puntualak izan dira. Dena dela, ordua ailegatu aurretik, Aittitta Makurra Txarangako kideak eta Iparraldeko musikariak kalez kale giroa alaitzen ibili dira.
Eta beste behinere, gisatu txapelketako epaimahaiko kideetako bat izan da Jose Antonio Bastegieta Marko. Lekeitiora “gustura” joaten dela esan du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.