Etxebarriak irabazi du jaitsiera
86 txirrindularik parte hartu dute estreinako Etxebarrian lehiatu den mendi bizikleta jaitsieran. 2 minutu eta 37 segundotan egin du Akarregitik beherako bidea irabazleakArrakastaz ospatu da Etxebarrian estreinako antolatu duten BTT jaitsiera. Euskal H...
86 txirrindularik parte hartu dute estreinako Etxebarrian lehiatu den mendi bizikleta jaitsieran. 2 minutu eta 37 segundotan egin du Akarregitik beherako bidea irabazleak
Arrakastaz ospatu da Etxebarrian estreinako antolatu duten BTT jaitsiera. Euskal Herriko kirolariez gain, Kataluniatik eta Espainiatik etorritako 86 txirrindularik parte hartu dute. Horien guztien artean, Iraitz Etxebarria izan da onena: 2 minutu eta 37 segundotan egin zuen Akarregitik beherako ibilbidea.Txomin Izagirre de Vega izan zen bigarren azkarrena; 2 minutu eta 44 (2:44:01) segundotan egin zuen ibilbidea. Hirugarren geratu zen Fernando Grijalba OlaƱeta (2:44:18).
Neskei dagokienez, bakarrak parte hartu zuen: Andrea Vega Martinezek (3:58:99).
Bizkaiko txapela
Parte hartzaileak bi bider jaitsi ziren Akarregitik, 15:00etan eta 17:00etan; sari banaketa, berriz, 19:30 aldera izan zen. Gainera, proba Euskadiko BTT-DH Open Txapelketarako puntuagarria izanik, sari horiek ere eman zituzten. Etxebarriak Bizkaiko Txapelketa ere irabazi zuen.