Zeuaz parte hartze prozesuaren barruan, aisialdirako lehentasunak definitzeko tailerrak egingo dituzte Munitibarko udal aretoan.
Bi parte hartzea saio egingo dituzte.
Barikuan [maiatzak 26] eskolako umeei zuzendutakoa egingo dute, 09:30etik 11:30era.
Zapatuan [maiatzak 27], berriz, 10 eta 18 urte bitarteko gazteekin batuko dira udal ordezkariak, 11:30ean.
Parte hartze saio horiekin ume eta gazteentzako aisialdirako guneak zelakoak izan behar duten erabakiko dute.
Haur eta gazteen iritziak kontuan hartuta, horien beharrizanak asetzeko aisialdi guneek zein baldintza bete behar dituzten aztertuko dute, dinamika desberdinen bidez.
Umeen jolasparkea.
Iritziak eta ekarpenak jasotzeko, adin bakoitzari egokitutako metodologia erabaliko dute. Metodologiak lau pauso hauek biltzen ditu:
Hausnartu, amestu, identifikatu eta definitu.
Hausnartzeko umeentzat jolasak, denbora libreak eta lagunekin elkartzeak zer suposatzen duten ezagutuko dute, jolas baten bidez. Halaber, herriko txoko eta jolasguneak identifikatu, eta bakoitzaren alde positibo eta negatiboak aztertuko dituzte.
Horregaz batera, ume eta gazteek egin gura dituzten ekintzetarako beharrezkoak diren espazioen ezaugarriak definituko dituzte.