Eguzki Talde Ekologistak deituta egingo da auzolana, eta izena emateko,
eguzkileartibai@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da.
Landare inbaditzaileak jatorriz dauden ingurunekoak ez diren landareak dira, nahita edo nahigabe bertakotuak. Ingurune berrian garapen handia izaten dute, bertako ekosistema arriskuan jarriz. Ondarroan, leku askotan ikusi daiteke, esate baterako, panpa-lezka edo panpa belarra bezala ezagutzen den landare inbaditzailea, eta besteak beste, landare horiek kentzen saiatuko dira zapatuan, Ondarroan.
HITZORDUA: Goizeko 9:30ean batuko dira, Zaldupeko futbol zelaiaren aurrean.
Panpa landare inbaditzailea ugaria de Euskal Herrian.