Lekeitioko Gure Esku Dago-k esker ona adierazteko ekintza egingo du
Galdeketa prozesuan herri dinamikagaz bat egin edota lanean ibili diren herritarrei esker ona adierazteko ekintza izango dela agertu dute Lekeitioko Gure Esku Dago-ren kideek. Horrela, barikuan [maiatzak 26] batuko dira, 20:00etan, Ekaitz elkartean. Mokadutxoa jan, eskerrak eman eta egindako lana ospatzeaz batera, hurrengo erronkari heltzeko prest daudela esango dute herri dinamikako kideek.
Hain zuzen ere, hurrengo erronka ekainaren 10ean egingo dute, gainerako herri dinamikekin batera, Bilbon. “Bilboko ekintza ere azalduko dugu”.