Antzezlana domekan [maiatzak 28] eskainiko dute, 19:00etan, Uhagon kulturgunean. Aktoreak
Ander Lipus markina-xemeindarra eta
Patricia Urrutia bilbotarra dira. Sarrerak salgai daude, Uhagonen, 5 euroan; bazkideentzat 3 euro. Jakitera eman dutenez, lekuak mugatuak dira.
Testua
Unai Iturriaga bertsolariak idatzitakoa da, eta obraren zuzendaria Manex Fuchs da. Musikaren ardura, ostera, bi ondarrutarren esku dago:
Asier Ituarte eta Keu Agirretxea (gitarra).
Sinposia. Obrak Maite eta Karlos pertsonaien istorioa kontatzen du. «Bi protagonistak herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Haren barruan, Londrestik dakarten lagun baten hilotza daramate. Hari bere jaioterrian lurperatuko zutela zin egin zioten eta».