Ander Lipus Uhagoneko oholtzara igoko da domekan
Patricia Urrutiagaz batera, 'Hozkailua' antzezlana eskainiko du aktore markina-xemeindarrak. Musikariak bi ondarrutar izango dira: Asier Ituarte eta Keu AgirretxeaHozkailua antzezlana egongo da ikusgai domekan, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kultur...
Patricia Urrutiagaz batera, ‘Hozkailua’ antzezlana eskainiko du aktore markina-xemeindarrak. Musikariak bi ondarrutar izango dira: Asier Ituarte eta Keu Agirretxea
Hozkailua antzezlana egongo da ikusgai domekan, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Aktoreak Ander Lipus markina-xemeindarra eta Patricia Urrutia bilbotarra dira. Sarrerak salgai daude, Uhagonen, 5 euroan; bazkideentzat 3 euro. Jakitera eman dutenez, lekuak mugatuak dira.Testua Unai Iturriaga bertsolariak idatzitakoa da, eta obraren zuzendaria Manex Fuchs da. Musikaren ardura, ostera, bi ondarrutarren esku dago: Asier Ituarte eta Keu Agirretxea (gitarra).
Obrak Maite eta Karlos pertsonaien istorioa kontatzen du. «Bi protagonistak herririk herri dabiltza hozkailu zahar bategaz. Haren barruan, Londrestik (Ingalaterra) dakarten lagun baten hilotza daramate. Hari bere jaioterrian lurperatuko zutela zin egin zioten eta».