Eguzki Talde Ekologistak Ondarroan isurketak egon direla salatu du
Lea-Artibaiko Eguzki Talde Ekologistak salatu du isurketak egon direla Ondarroako ur-araztegiaren parean. Araztegiari azalpenak eskatu dizkio talde ekologistak, isurketa eurek egin dutela iritzita.Eguzkik erreklamazio-orria sartu zuen Bilbao Bizkaia Ur...
Eguzkik erreklamazio-orria sartu zuen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Ondarroan daukan araztegian, isurketari buruzko azalpenak eskatzen. Isuritakoa ez dakite oraindik zer zen.
Eguzkiko kideek denbora daramate Ondarroan egiten diren isurketak salatzen; itsasoan eta Artibai errekan sarri agertzen baita gasoila. Mijoako errekari ere kiratsa dariola salatu izan dute sarri.