Kolorez eta irrintziz jantzi dira gaur [maiatzak 27] Lekeitoko eta Mutrikuko kaleak goizetik. Eguzkia lagun, dantza saio politak eskaini dizkiete dantzariek inguruan bildu diren herritarrei, Zaletxuak elkartearen eta Gure Ametsa dantza taldearen ekimenez. Umorerik ez dute falta izan, eta halako egunak ondo pasatu eta ondo pasa eragitekoak direla argi utzi dute.
11:00etan eman diete Lekeition hasiera eguneko ekimenei. Merkatu Plazan batu eta hamaiketakoa edukiko dute jantzi eta zapiak jartzen zituzten bitartean. Handik abiatu dira 12:00etan kalejran; Moilatik plazara eta handik Eskolaperainoko ibilbidea egin dute Aittitta Makurrako Txikirri-Txikirri taldeak lagunduta, bidean dantza saioak eskainiz. Zaletxuak elkartean euskal dantzak ikasten aritu direnekin batera aritu dira dantzan beste hainbat herritatik etorritakoak ere: Amorotoko Arta Nagusia dantza taldekoak, Ispasterko taldekoak, Deustuko Mikeldi dantza taldekoak, Goierri Dantza Taldekoak eta Eatik etorritakoak. 120 dantzari inguruk egin dute bat Lekeitioko euskal erromerian.
Mutrikuko erromeria, Goiko Plazan
Gure Ametsa Dantza Taldeak, berriz, 12:30ean bildu ditu dantzariak Mutrikun; 50 inguru izan dira. Goiko Plazan egin dituzte eguneko lehen dantzak; Larrain Dantzak tabernetako terrazetan zeuden herritarrak ere jarri ditu gorputzak astintzen. 14:00etan, Beheko Plazarako bidea hartu dute, trikitilari gazteen doinuek lagundurik. Irrintzi artean egin dute ibilbidea. Dantza emanaldia amaituta, Miruaitz frontoian bildu dira bazkaltzen.
Gaua helduta agurtuko dituzte bi herrietan euskal erromeriak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.