Kantoipe kalean dagoen udal ludotekan (lehen Arriola denda zen horretan) egingo dute Zubi Zahar Herri Ikastolak Ondarroako Udalaren laguntzagaz antolatutako ludoteka. 2011 eta 2013 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat dago zabalduta eskaintza. Aurten, ekainaren 26an hasiko da ludoteka, eta uztailaren 28ra arte luzatuko da. Astelehenetik barikura egongo da zabalik, 10:00etatik 13:30etara.
Guztia antolatzeko, interesa duten gurasoentzat batzar informatiboa egingo dute ekainaren 23an udal ludotekan bertan, 18:00etan. Plazagain ludotekan izena emateko 94-683 14 16 telefonora deitu behar da ekainaren 9a baino lehen.