Mutiletan
Orio Arraunketa Elkarteak eta emakumezkoetan
San Juan Koxtapek irabazi zuten zapatuan, Ondarroako VI. Antiguako Ama bandera.
24 traineruk parte hartu zuten azkenean, estropadan, eta taldeei denboraldia prestatzen jarraitzeko balio izan zien. Neskek bi luze eta ziaboga bat egin behar izan zituzten, eta mutilek, berriz, lau luze eta hiru ziaboga. Nesketan, San Juaneko
Batelerak izan ziren nagusi, 10 minutu eta 44 segundoko denboragaz. 27 segundo gehiago behar izan zituen Arraun Lagunakek, eta 36 gehiago Deustuk. Laugarren sailkatua
Lea-Artibai trainerua izan zen, Ondarroa eta Lekeitioko neskek osatutako ontzia, 12:06 minutuko denboragaz.
Eskualdeko neskek osatutako Lea-Artibai trainerua, zapatuko estropadan.
Mutiletan, Orio Arraunketa Elkartea izan zen bandera eraman zuena. Jon Salsamendik zuzendutako mutilek 19 minutu eta 43 segundo behar izan zituzten estropada burutzeko. Bigarren egin zuen
Bermeok, 6 segundo baino zertxobait gehiago behar izan zituen bere lanak amaitzeko.
Isuntza bosgarren sailkatu zen, 20:16 minutuko denboragaz, eta
Antiguako Ama trainerua, berriz, zortzigarren, 20 minutu eta 23 segundoko denboragaz.
Nesken txandaren amaieran eta estropada bukatu ostean, Eneritz Basurko Ondarroako Udaleko ziengotziak eman zizkien banderak San Juan eta Orioko patroiei, uretan bertan. Ikusle asko bildu zen Ondarroako kai muturrean, eta arratsalde osoan ez zen girorik falta izan.