Edriga Aranburu lekeitiarra Pello Urizarren zuzendaritza batzordean egongo da
Eusko Alkartasunak asteburuan egindako kongresuan Pello Urizar aukeratu dute EAko idazkari nagusi, %52ko babesarekin, eta bera lantaldean egongo da Edriga Aranburu Agirre lekeitiarra. Arlo juridikoa eta koordinazio instituzionala eramango du Aranburuk.
Zuzenbide ekonomian lizentziaduna, Lekeitioko EAko koordinatzaile eta Batzar Nazionaleko ordezkari aukeratu zuten Edriga Aranburu 2013an; EH Bildu koalizioaren zinegotzia izan zen 2011-2015 urteetan; gaur egun udalean jarraitzen du, oposizioan.