Markina-Xemeingo Udalak 18 mila euroko laguntza izango du kultur ekimenetarako
Bizkaiko Foru Aldundiak 18.299, 45 euroko diru-laguntza emango dio Markina-Xemeingo Udalari 2017ko kultur ekintzen antolaketarako. Udalak, apirilaren 15ean eskatu zion laguntza Foru Aldundiari eta guztira, 161.700 euroko proiektua aurkeztu zuen.
2017ko Kultur Ekintzen Proiektuak Gabonetako, udako eta udazkeneko programazioak, Karmen jaiak barne; Uhagon kulturguneko programazio guztia, udalerriko zortzi auzoetako jaiak eta inauteriak barneratzen ditu.