Herritarrek
2014ko galdeketan erabaki modura, bosgarren edukiontzi bidezko zabor bilketa 2016ko abenduaren erdialdean hasi zen martxan. Eta orain arteko datuen arabera, birziklatze tasak “nabarmen” gora egin duela esan dute Mutrikuko udal ordezkariek. “Zabor bilketa sistema berriarekin ahalik eta birziklatze tasa altuena lortu nahi zen;
gutxiengo tasa %60an ezarri genuen”. Bada, martxora arteko datuen arabera, Mutrikuk
%58, 79ko birziklapen tasa dauka.
“Sistema ezarri eta hiru hilabete eta erdi beranduago emaitzak ikusten hasi gara: %35 inguruko birziklatze tasa edukitzetik %58,79ra jauzi egin dugu”, azaldu dute. Dena dela, aurrera begira lanean jarraitzeko eta herritar guztien artean birziklatze tasa altuagoa lortzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute udal ordezkariek. Hala, Gipuzkoako zenbait herrik lortu duten %80ko birziklatze tasara ailegatzeko hobetzeko asko dutela gaineratu dute.
Edukiontziak zabaltzeko txipak nahikoa akats dituela esan dute. “Poliki-poliki produktua hobetzen badoaz ere, oraindik ez du berme osoa ematen”
Jasotzeke dauden txartelak. Herritarren gehiengoa kontzientziatuta dagoela eta fin-fin ari bada ere, oraindik ere garai berrietara egokitu ez den herritar multzo bat badela esan dute. “Oraindik txartel asko daude udaletxean jaso gabe. Horrek esan nahi du, herritar horiek zaborra kalean uzten ari direla edota behar ez den edukiontzira botatzen ari direla”. Jarrera horrek, hain justu, gainontzeko herritarren lanak baliogabetu egiten duela esan dute. “Egoera hori ez da onargarria eta beharrezko neurriak hartuko dira gehiengoaren lan ona zapuztua izan ez dadin”.
Zamarrak, edukiontzien aldamenean lagata.
Sistemaren akatsak. Udal ordezkariek, baita ere, sistema berriak dituen akatsak ere antzeman dituzte, eta horiek konpontzen ahaleginduko direla esan dute. “Herritarren hainbat kexa jaso ditugu edukiontziak altuegiak direla, ahoa txikiegia dutela, txipak erraz estropeatzen direla eta abar esaten. Ez da erraza izango baina ahal den neurrian akats horiek hobetzen saiatuko gara”.
Halaber, sistema oraindik nahikoa berria dela eta merkatuan txipak egiten dituen enpresa bakarra dagoela gaineratu dute. “Edukiontziak zabaltzeko
txipak nahikoa akats ditu, eta poliki-poliki produktua hobetzen badoaz ere, oraindik ez du berme osoa ematen”.
Lur azpiko edukiontzi asko ere kondenatu egin behar izan dituztela esan dute. “Horiei momentuz ezin zaie txipik jarri, eta edukiontzi berriak gainean jarri ditugu aparkaleku gehiago kendu behar ez izateko”. Dena dela, txipak egiten dituen enpresa edukiontzi horientzako txip berri bat garatzen dabilela eta laster frogak egingo dituztela aurreratu dute. “Ahal den momentuan gure asmoa da lur azpiko edukiontzi horiek berriro zabaltzea”.
Herritarrei ere
edukiontzien aurrean ez aparkatzeko eskaera egin nahi izan diete udal ordezkariek. “Edukiontzien aurrean autoak aparkatzen badituzte, kamioiak ezin ditu zaborrak jaso. Beraz, ez dezatela edukiontzien aurrean aparkatu, ez egunez ezta ere gauez”.
Traste zaharrak, ostegun iluntzean. Traste zaharrak ostegun iluntzetan bakarrik jasotzen direla ere gogora arazi dute. Horretarako, baina, aurretiaz Debabarreneko Mankomunitatera deitu behar dela gogora arazi dute (943-70 07 99). “Telefonoz ez bada deitzen, inor ez da gerturatuko trasteak jasotzera”.
Oro har,
“bide onetik” doazela azpimarratu dute udal ordezkariek. “Baina ez gaitezen erlaxatu, oraindik asko dugu hobetzeko eta. Egin dezagun denok beste ahalegintxo bat birziklapen tasa hobeak eta herri garbiago bat lortzeko”.