60 bat boluntariok hartu zuten parte zapatu goizean egin zen ekintza. Helburu bikoitza izan zuen: batetik, itsas-hondoa garbitzea, eta bestetik, herritarrak kontzientziatzea. Ekintzan 10 elkarte inguru batu ziren, itsasoko ingurumena zaintzeaz arduratzen den Kantauri Garbia! eta Alkolea-Intxirri elkarteak antolatuta. Mutrikuko Udalaren, Euskadiko Kirol Portuen, Euskadiko Urpeko Jardueren Federakuntzaren eta herriko beste hainbat talde eta enpresaren laguntza eduki zuten, Libera (Ecoembes eta SEO/BirdLife) proiektuaren barruko ekintza gauzatzeko.
Sokak, pertsianak, botilak, poltsak eta abar. Gogorarazi zuten, erreferentzia datu batzuk izatearren, plastikozko poltsa batek 20 urte behar dituela guztiz desegiteko, eta pixoihal batek 450 urte, eta pila bakar batek 1.500 lutro ur kutsatzen dituela. Urpekarien esanetan, “saihestu daitekeen kutsadura” zen ateratako gehiena.
Atera zituzten hondakinetako batzuk. Argazkia: Kantauri Garbia Elkartea
Euskadiko Kirol Portuen zuzendari
Edurne Egaña ere Mutrikun egon zen zapatuan, eta gogorarazi zuen herritarrek botatako hondakin askok itsas-hondoan amaitzen dutela, eta ikusten ez diren arren, bertan daudela kalteak eragiten. Nabarmendu zuen, hondakinek kalte handiak eragiten dituztela, “bai arrainen bitartez edota baita gizakion azalean ere”.
Parte hartzaileek ere, egunerokotasunean herritarrak itsas-hondoan zelako kaltea egiten ari diren nabarmendu nahi izan zuten: “Herritarrak arazoaren jakitun izan eta lotsaraztea da helburua”, esan zuten.
Zapatuan atera zituzten honakin txikiak. Argazkia: Kantauri Garbia Elkartea