Moto gidari batek istripu larria eduki du Gizaburuagan
Trafiko Zuzendaritzatik jakitera eman dutenez, moto gidariak erorikoa eduki eta errepidetik atera da 08:10 aldera. “Buruan kolpe handia hartu du; istripua larria izan da”. Zauriak larriak zirela eta, gidaria Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute. Istripua Gizaburuan gertatu da, Oletara ailegatu aurretik (BI-3447).