Mutrikuko Udal Musika Eskolaren 30. urteurreneko ospakizunak, girotsu
Joan den asteko zapatuan [ekainak 10] ospatu zuen Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena. Herriko hainbat talderen laguntzarekin, egun osoan musika izan zen protagonista. Ekintzak ere herriko txoko askotan egin zituzten.
Goiko Plazan hasita, Zabiel plazara arte egin zuten bidea musikariek. Han beste emanaldi bat eskaini eta Atxukalera joan ziren. Bertsolarien saioa egon zen azken gune horretan.
Eguerdian bazkaria egin zuten, Merkatu Plazan, eta Beheko Plazako erromeriarekin, jaiak aurrera jarraitu zuen iluntzera arte. Edonola ere, musika eskolaren urteurren borobila ondo-ondo ospatu zuten herritar asko eta askok.