Ikasturte amaierako ohiko kontzertua bihar eskainiko dute Unanue Udal Musika Eskolako kideek, 19:00etan herriko frontoian.
2016/2017 ikasturtean ikasle eta irakasle izan direnek eskainiko dute kontzertua, eta musika eskolatik herritarrak bertara joateko gonbidapena luzatu nahi izan dute. “Ikuskizun bikaina” izango dela azpimarratu dute, “musikaz bizi, gozatu eta sentitzeko”.
Musika eskolako ikasleak. Argazkia: Unanue Udal Musika Eskola