Lekeitioko enkajera eta bolillera taldeak urteetan egin dituen lan paregabeak miresteko aukera egongo da gaur [ekainak 15] hasi eta ekainaren 18ra arte Barandiaran aretoan. Taldeak aurten 13 urte betetzen dituela eta, urteurrena ospatzeko,
erakusketa bat antolatu dute.
Lekeitioko enkajera eta bolillera taldeko kideak lanean. Argazkia: Lekeitioko enkajera eta bolillerak.
Artelanak balioesteko aukera izateagaz gain, Lekeitioko enkajera eta bolilleren lana
bertatik bertara ezagutzeko parada ere egongo da asteburuan. Taldeko kideek azaldu dutenez lanean ariko dira eta Barandiaran aretoan bertan.
Erakusketaren
ordutegia hurrengoa izango da: Gaur [ekainak 15] 18:00etatik 20:00etara, bihar [ekainak 16] 16:30etik 20:00etara, zapatuan [ekainak 17] 11:00etatik 14:00etara eta domekan [ekainak 18] 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.