Miren Agur Meabegaz solasaldia izango dute bihar, Munitibarren
Iaz hasitako ekimenari jarraituta, Munitibarko Euskara Batzordeak irakurketa tailerrak antolatu ditu. Azaldu dutenez, euskal literatura ezagutaraztea eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohiturak lantzea eta sustatzea dute helburu.Lehenengo saio...
Lehenengo saiorako Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburua aukeratu dute, eta munitibartarrek maiatzean liburutegian eskuratu ahal izan dute. Bihar, berriz, idazle lekeitiarragaz solasaldian batuko dira liburutegian. 18:30erako jarri dute ordua.