Abuztuaren 29, 30 eta 31 eta
irailaren 1, 2 eta 3an eskainiko dituzte emanaldiak Euskalduna Jauregian. Eta nola ez, horretan egongo dira Iñaiki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrak eta Mitxel Santamaria gernika-lumotarra. Sarrerak 20 euroan salduko dira, eta
Internet bidez erosi ahal dira.
Sinopsia. Zuzeneko musika eta umorea eskutik doaz Cabaret Chihuahua ikuskizunean. Krisiak kabaretaren munduan ere izan duen eraginari buruz ironizatzen du. Felipe Lozak sortu eta zuzendu duen komedia musikala giro euskal-mexikarrean gertatzen da, musika, dantza eta varieté artean.
‘Cabaret Chihuahua’-ko aktore taldea, Ondarroan eskaini zuten emanaldian.
Cabaret Chihuahua-ko gau alaietan askotariko pertsonaiak gurutzatzen dira: Liza Minelli, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas eta Frida Khalo artistak, Sabino Arana politikaria (Ugaitz Alegria) eta Montserrat Caballe (Mitxel Santamaria) abeslaria, besteak beste.
Horiek guztiek bat egingo dute haragoko (batek daki zeruan edo infernuan) taberna-zulo batean, eta ongietorria egingo diote beste bizitzara heldu berri den zorigaiztoko bati. Horrela, abestiekin, umore handiarekin eta elkarrizketa frenetiko eta koralekin, bilbe absurdoa garatuko da, eta barre-algara etenik gabe elikatuko du, gizarte kritikari muzin egin gabe.
Cabaret Chihuahua Pabellon 6 arte eszenikoen gunean sortutako ekoizpena da.