Horrela erabaki zuten zapatu goizean Bilboko Euskalduna Jauregian egindako EH Bilduren lehen kongresuan. Hautagaitza bakarra aurkeztu zen EH Bilduren zuzendaritzara, eta gehiengo osoz hautatu zituzten aurkeztutakoak. Unai Urruzuno, gaur egun EH Bilduko legebiltzarkidea dena Gasteizen, bertako kordinatzailea izango da aurrerantzean, eta Maddalen Iriarte berriz, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea.
Zapatura arte, Sortuk, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek osatzen zuten koalizioa, baina, alderdi horien batuketaz harago, koalizioaren nortasun propioa sustatzea izan da EH Bilduren helburua Euskalduna Jauregian egindako kongresuan. 2.144 militanteren botoekin, %84ren babesa jaso zuen hautagaitzak, eta %93ko babesa eduki zuten berriz txosten politikoak eta estatutuek.
Unai Urruzuno izango da Legebiltzarreko EH BIlduren koordinatzailea