Beste urte batez, Gernika-Lumoko Arteskolako eskulanen tailerretan aritzen diren ikasleek ikusgai jarri dituzte ikasturtean egin dituzten lanak. Hain justu, Kultur Etxean ikus daiteke arte arlo askoko lanak biltzen dituen erakusketa. Herritarrek bisita...
Beste urte batez, Gernika-Lumoko Arteskolako eskulanen tailerretan aritzen diren ikasleek ikusgai jarri dituzte ikasturtean egin dituzten lanak. Hain justu, Kultur Etxean ikus daiteke arte arlo askoko lanak biltzen dituen erakusketa. Herritarrek bisitatu dezakete honez gero, eta ekainaren 30era arte edukiko dute horretarako aukera. Tarte horretan, besteak beste, margolanak, zeramika eta egurrezko lanak, bitxiak eta argazkiak ikusteko aukera edukiko dute bisitariek.