21 minutu 24 segundo eta 99 ehuneneko behar izan zituzten atzo goizeko Getariako estropada burutzeko Osertz Aldaik zuzendutako taldeak. Asteburu polita burutu dute lekeitiarrek, zapatuan ere laugarren postua lortu baitzuten Portugaleten, 20:11 minutuko denboragaz. Bi estropadetan Donostiarra izan zen garaile, eta KAE1 ligako buru da orain. Lekeitiarrak, hirugarren postuan daude, 29 puntugaz.
Lekittarra trainerua ohorezko txandan finkatzen ari da.
KAE2 ligan ere emaitza hobea lortu zuen Mutriku Arraun Taldeak domekan zapatuan baino. Atzo, bederatzigarrenak izan ziren Portugaleteko estropadan, 21 minutu eta 23 segundoko denboragaz. Zapatukoan berriz, Ziburun, 22 minutu eta 48 segundo behar izan zituzten estropada amaitzeko, eta 13. postua eskuratu zuten. Orain, 12. doaz KAE2 ligako sailkapen orokorrean.
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan, Lea-Artibai traineruak emaitza beretsuak lortu zituen asteburuko bi estropadetan. Zapatuan, Pasaian aritu ziren, eta 12:28 minutuko denboragaz bederatzigarrenak izan ziren. Atzo, Portugaleten, postu berbera lortu zuten, 12 minutu, 5 segundo eta 44 ehuneneko denbora eginda. Bederatzigarren postuan daude Erlantz Osa eta Hasier Etxaburuk entrenatutako neskak.