Gaur hasi eta domekara arte [uztailak 4-9], San Martin jaietan murgilduta daude amorotarrak. Gaur izan da Txantxuntxunen jaitsiera, eta horretan zerikusia handia eduki dute berriatuarrek. Izan ere, iazko kronoigoeran berritaurren talde handi batek parte hartu zuela eta, Amorotoko Jai Batzordeak euren esku utzi dute txupinaren jaurtiketa eta pregoiaren irakurketa.
[EGITARUA IKUSI]
Lau berriatuar batu dira, eta Amorotora ere bizikletaz joan eta txirrindulari jantzita ailegatu dira. Jende asko batu da udaletxe aurreko plazan, eta berriatuarrek horien guztien aurrean irakurri dute pregoia. Gainera, Txantxuntxun jaisteko, berriatuarrek amorotarren galderei erantzun eta pedalei eragin behar izan diete.