22 minutu eta 34 segundoko denboragaz VIII. Amenabar Kaiarriba bandera irabazi zuten zapatuan Donostian. Ia bost segundo atera zizkioten bigarren sailkatu zen Portu-Deusto taldeari. Goi-goitik ospatu zuten garaipena mutrikuarrek, bai Donostiako kaian eta baita herrira iritsi zirenean ere, harrera beroa egin baitzieten portu ingurura jaitsi ziren mutrikuarrek. Atzo [uztailak 9], Camargon jokatu zen KAE-2ko estropada, eta Mutriku Arraun Taldea
hamaikagarren lekuan sailkatu zen. Bandera, Lapurdirentzat izan zen. Orain, 12. sailkatuak dira mutrikuarrak.
Mutrikuko arraunlariak, Donostiako banderagaz. Argazkia: Mutriku Arraun Taldea
TKE ligan berriz, asteburu aparta borobildu zuen atzo
Ondarroa Arraun Elkarteak. Larunbatean Orioko erlojupeko estropadako
zazpigarren postua ona izan bazen, atzo Donostiako uretan lortutako
laugarren postuak asteburu bikaina borobildu zuen. Arraunlarien esanetan, “asteburu ederra izan da, baina lanean jarraitu beharra dago”. Zapatuan, Orion, 19 minutu eta 53 segundo behar izan zituzten, eta oso gutxigatik ez zuten beste postu batzuk aurrerago amaitu, San Pedrok eta Oriok bi eta lau segundo gutxiago behar izan baitzituzten bakarrik, hurrenez hurren. Atzo berriz, bigarren txandan atera ziren Jon Iriondoren mutilak, eta 21 minutu eta 39 segundotan gelditu zuten kronometroa. Txanda berean aritu zen eta jaun eta jabe izan zen Oriok lortu zuen bandera etxera eramatea. Sailkapen orokorrean bosgarren sailkatua da orain Ondarroa,
24 puntugaz.
Antiguako Ama, Orioko estropadan.
KAE-1 ligan Donostian jokatu zen zapatuko estropada, eta etxeko trainerua izan zen nagusi.
Isuntzak, hirugarren postuan amaitu zuen estropada, 22 minutu eta 4 segundo behar izan baitzituen. Atzo berriz, Lerateko Aritzaleku kanpinean jokatu zen KAE-1eko estropada, lehen aldiz. Hemen ere
Donostiarra trainerua izan zen nagusi, eta Isuntza bosgarren sailkatu zen, 20:14 minutuko denbora eginda. Sailkapen orokorrean hirugarrena da
Lekittarra 52 puntugaz.
Euskotren liga. Asteburuan Euskotren ligara sailkatzeko estropadetan aritu da Lea-Artibai trainerua. TKE ligako taldeekin batera zapatuan Orion eta atzo Donostian aritu ziren. Bi egunetan 10. postuan sailkatu ziren. Orioko erlojupekoan 11 minutu eta 58 segundo egin zituen
Lea-Artibai traineruak, eta atzo Donostian 15:00 minutu zehatzetan gelditu zuten erlojua. Orion, Hibaika izan zen nagusi, eta tazo Donostian, San Juan. Emaitza hauekin, ez dute lortu Euskotren ligara sailkatzerik, eta San Juan, Orio, Hibaika eta Arraun Lagunak izango dira Euskotren ligako estropadetan lehiatuko diren lau taldeak.
Eguaztenean ere estropadak egongo dira,
lurraldeko txapelketak hain zuzen. 18:30etatik aurrera Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuo da Getarian, eta ordu erdi beranduago hasiko da Bizkaiko Lekeition.
Lea-Artibai trainerua zapatuan Orion.