Zapatuan jokatuko da finala, 17:30etatik aurrera Bilboko Zorrotza auzoko atletismo zelaian. Momentu honetan, laugarren postuan sailkatuta dago Mutriku Sokatira Taldea, 7,5 puntugaz, hirugarren sailkatua den Goiherri B baino puntu erdi gutxiagogaz. Gaztedi B taldeak berriz, mutrikuarrak baino puntu erdi gutxiago dauka bakarrik.
Iragan astean lortutako bost puntuei esker daude mutrikuarrak hirugarren postuarengatik borrokan, uztailaren 1ean Algortan egin ez bezala, tiraldi ona atera baitzitzaien zapatuan mutrikuarrei Erandioko San Kristobal auzoan. Mutriku Sokatira Taldeko kideek azpimarratu dutenez, hirugarren postua eskuratzen saiatzera aterako dira zapatuan, eta espero dute helburua lortzea.
Jon Badiola, Mutriku Sokatira taldeko tiralaria.