Nerea Muruak eta Xabier Gordoak irabazi dute Ondarroako 32. itsas zeharkaldia

420 partaide inguruk parte hartu dute Elena Fernandez Iturrioz memorialean

Aloña Mendi taldeko Gordoak 20 minutu eta 30 segundo behar izan zituen ibilbidea zeuzkan 1.600 metroko distantzia egiteko, eta bera izan zen azkarrena. Nesken mailako garaile izan zen Murua zarauztarrak berriz, 22 minutu eta 21 segundo behar izan zituen. Murua, beteranoen mailako irabazlea ere izan zen.

Nerea Murua eta Xabier Gordoa, zeharkaldiko irabazleak. Argazkia: Ondarru Igeri Taldea

Nerea Murua eta Xabier Gordoa, zeharkaldiko irabazleak. Argazkia: Ondarru Igeri Taldea

420 igerilari inguru aritu ziren Elena Fernandez Iturrioz memorialean zapatu goizean, eta antolatzaileak pozik geratu ziren zeharkaldiagaz. Ondarru Igeri Taldeko kideek eskerrak eman nahi izan zizkieten bai lehorretik eta baita uretatik zeharkaldia ondo joatea ahalbidetu zuten guztiei.

Txikien mailan, hau da, 2002 urteaz geroztik jaiotako neska-mutiletan Fortuna taldekoak izan ziren nagusi: Aitana Abalos nesketan eta Kerman de la Fuente mutiletan. Janire Ruiz ondarrutarrak hirugarren postua lortu zuen.

Ondarru Igeri Taldeko igerilari diren eta izandakoen artean banatzen den Elena Fernandez Iturrioz saria Larraitz Torrontegi eta Mikel Aramaio ondarrutarrek irabazi zuten. Bestalde, Torrontegi, senior mailako nesken hirugarren sailkatua izan zen.

Torrontegi eta Aramaio, Elena Fernandezen senideekin, podiumean. Argazkia: Ondarru Igeri Taldea

Torrontegi eta Aramaio, Elena Fernandezen senideekin, podiumean. Argazkia: Ondarru Igeri Taldea

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend