Asko izan ziren astelehen gauean ere, 2017ko Karmen jaiei agur esateko Zelaiaren inguruan bildu ziren markina-xemeindarrak. Frontoian eskaini zuten Nueveuno konpainiaren Sinergia ikuskizunaren ostean erre zuten jaietako pertsonaia, su festagaz lagundut...
Asko izan ziren astelehen gauean ere, 2017ko Karmen jaiei agur esateko Zelaiaren inguruan bildu ziren markina-xemeindarrak. Frontoian eskaini zuten Nueveuno konpainiaren
Sinergia ikuskizunaren ostean erre zuten jaietako pertsonaia, su festagaz lagunduta. Olgetan udalekuetako Alarauke taldekoek egin dute aurten ere Alarabiren irudia, eta eurak izan ziren su ematearen arduradunak ere. Jaiak goxo-goxo amaitzeko, txokolatea egon zen ondoren, txosnetan.