Saturraranen bizikletentzako aparkaleku gehiago eskatu dituzte
Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak Saturrarango hondartzara doazenek erabiltzeko bizikletentzako aparkaleku gehiago behar direla dio.Euren web orrian zabaldutako mezu baten bidez Saturraranen aparkaleku gabezia handia dagoela esan dute, eta autoeki...
Euren web orrian zabaldutako mezu baten bidez Saturraranen aparkaleku gabezia handia dagoela esan dute, eta autoekin alderatuz gero, 241 autorentzako aparkalekua dagoen bitartean, bizikletentzako zortzi aparkaleku bakarrik daudela gogorarazi dute.
Bestalde, bizikletentzako aparkalekuek nolakoak izan beharko luketen ere nabarmendu dute: alde batetik «kalitatezko aparkalekuak eta handiak, bizikletaren koadro osoa lotu ahal izateko», eta bestetik, garrantzia eman diote aparkalekuak hondartzako txiringitotik hurbil eta ikusgarri egoteari, lapurretak saihesteko.
Gaineratu dute, hondartzara doazen zenbait herritarrek umeen ziburuei lotuta edo behar ez den lekuetan utzi behar izaten dituztela. Mutrikuko Udalari konponbidea eskatu diote.