Uribarren Abaroako nagusiekin egongo dira auzolandegietakoak
Aurten ere, 18 urtetik 26ra bitarteko hainbat gazte hartuko ditu Lekeitiok. Udaro Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituen neska-mutilentzako auzolandegietako parte hartzaileak dira.Gazteek hamabost eguneko egonaldiak egingo dituzte, bi txandatan banatuta....
Gazteek hamabost eguneko egonaldiak egingo dituzte, bi txandatan banatuta. Astelehenean heldu ziren lehen txandakoak, eta uztailaren 31ra arte egongo dira bertan. Bigarren txanda iritsiko da ondoren.
Lekeitioko auzolandegiek izaera soziala daukate. Horrela, beraien egonaldian, astebarru goizetan Uribarren Abaroa Egoitzara joango dira bertan dauden nagusiekin egotera.
Andaluzia, Valentzia, Aragoi, Galizia, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaitik etorri dira lehen txandakoak.