Profesionalen mailako Markina-Xemeingo Karmen Txapelketa, jokoan
Gaztetxoen mailako finalak erabakita, profesionalen mailako Markina-Xemeingo Karmen jaietako zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira domekan [uztailak 23] Pilotaren Unibertsitatean. 19:00etan hasita, finalerdiak jokatuko dituzte lau bikotek.
Lehen finalerdian, Aimar berriatuarra eta Garita durangarra Iparraldeko Tambourindeguy eta Minvielleren kontra neurtuko dira. Bigarren finalerdiak, berriz, Markina-Xemeingo Arbe eta Irungo Manex, eta Meabe eta Etxeba markina-xemeindarrak jarriko ditu aurrez aurre.
3. eta 4. postuak eta finala uztailaren 28an erabakiko dira. 22:30ean izango da hitzordua.