Santixau jai bizi-biziak ospatzeko prest
Bihar hasi eta martitzenera arte jaiak ez du etenik izango Etxebarrian. Egitarau oparoa prestatu dute, adin guztientzako, beti-betiko ohitura zein ekimen berriekin. Txosnek bihar zabalduko dituzte pertsianak.Euria ere ez da oztopo izango aurten, Santix...
Bihar hasi eta martitzenera arte jaiak ez du etenik izango Etxebarrian. Egitarau oparoa prestatu dute, adin guztientzako, beti-betiko ohitura zein ekimen berriekin. Txosnek bihar zabalduko dituzte pertsianak.
Euria ere ez da oztopo izango aurten, Santixau jaiekin gozatzeko. PeƱanekua plazako berdegunea estaliko duen 35 metroko karpa erraldoia jarriko du udalak aterpe modura, eta jaietako ekimenak bertan egin ahal izatea ziurtatuta daukate horrela.Atzo hasi ziren gunearen prestaketekin, eta biharko dena izango dute atonduta. Izan ere, txupina zapatuan bada ere, bihar hasiko dira jai giroan sartzen etxebarritarrak. Txosnek ere bihar irekiko dituzte pertsianak, eta pintxo potea eta Algara taldearen kontzertu akustikoa egongo dira martxagaz hasteko.
Batez ere, bost egunetan bildu dituzte aurten jaietako ekimenak, biharko erretiratuen egunagaz hasi eta Santixau egunera arte. Domekan, Kuadrillen Eguna ospatuko dute, ohiko paella jan herrikoiagaz, eta astelehena Umeen Eguna izango da.
Erromeriak
Aspaldi egiten zen bezala, arratsalde-iluntzeko erromeriak berreskuratu nahi izan dituzte aurten etxebarritarrek. Horrela, Kuadrillen Egunean, Umeen Egunean bai eta Santixau egunean ere dantzan egiteko aukera izango dute ume, gazte eta nagusiek batera. Jai giroak, gainera, ez du etenik izango, eta arratsaldetik gauera arte luzatuko da.
Ohiko ekimenek ere dantza ikuskizunak eta pilota partidak hartuko dute plaza, batez ere Santixau egunean. Horrez gain, berritasunak ere badaude. Estreinako Etxebarriko I. Chef Lehiaketa antolatu dute 10 eta 17 urte bitarteko gazteei begira. Plazan bertan prestatuko diete sukaldean egiteko txokoa, eta lau laguneko taldeetan banatuta prestatu beharko dute janaria. Momentuz, lau taldek eman dute izena, eta tortilla bat prestatu beharko dutela aurreratu dute antolatzaileek.
Santixau eguneko 22:00etan emango diete amaiera jaiei, Etxebarriko II. Film Labur Lehi- aketan parte hartu duten filmen emanaldiagaz. Guztira, lau film labur aurkeztu dituzte, eta horietako bat aukeratu beharko dute epaimahaiak eta ikus-entzuleek aurtengo saria emateko.
Herri afaria
Jaietako gune nagusia plaza izango bada ere, erretiratuen bazkaria eta Gazte Asanbladak antolatutako herri afaria frontoian egingo dira. Zapatuko herri afarirako txartelak Otsolo, Olaia eta Irubide tabernetan eskuratu daitezke, 10 euroan nagusienak eta 5 euroan 12 urtetik beherakoenak.
Herri afariaren ondoren, Itzalak, Hara! eta Mugi Panderoa taldeen kontzertuak egongo dira plazan, txosnek antolatuta.