Alaitasunez ospatu dituzte Andra Mari jaiak Gizaburuagan
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Arratsaldean berriz haurrentzako puzgarriak eta jolasak egin zituzten. Briska txapelketan, 32 bikotek parte hartu zuten, 44 emakume eta 20 gizonezko, eta Lekeitio eta Amorotoko Miren eta Lurdesek irabazi zuten txapelketa; 130 euro eta garaikurra irabazi zituzten. La familia Torombole taldearen antzerkiagaz amaitu zen eguna.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Oibarko Eguna ospatu zuten zapatuan [irailak 9], gizaburutarrek, eta bertan izan zituzten meza eta hamaiketakoa. Arratsalderako laga zituzten umeen jolasak, mus txapelketa eta tortilla txapelketa. Saioa eta Iñakik eraman zuten Tortilla Txapelketako lehen saria, Egoitz eta Iratik bigarrena, Amaiur eta Izadi egin ziren hirugarren sariagaz eta laugarrena Gorkak eta Arnaitzek eskuratu zuten. Denetara, 11 tortilla aurkeztu ziren txapelketara.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Batzuk tortillak prestatu bitartean, beste batzuk musean jardun zuten. Epo eta Ariel lekeitiarrak izan ziren nagusi musean. Horrez gain, beste hiru sari banatu zituzten. Angel eta Jose Luis gizaburuagatarrentzat izan zen bigarren saria, Egoitz ispastertarra eta Izaskun bedaronatarra gelditu ziren hirugarren, eta Rufino ispastertarra eta Txiaputxi lekeitiarra laugarren. Herritarren arteko esku pilota partidekin amaitu zituzten atzo [irailak 10], ospakizunak.