Eskoriatza Mendi Taldeko korrikalariak 35 minutu eta 49 segundotan burutu zituen ibilbideak zeuzkan 8,55 kilometroak. Bigarrena izan zen Aser Arza durangarrak 36 minutu eta 4 segundo behar izan zituen. Hirugarren postuan Xabier Astigarraga sailkatu zen, 36:18 minutuko denbora eginda; bera izan zen sailkapeneko lehen mutrikuarra ere. Lehen emakumea Zortzietakoak taldeko Maite Zabaletaizan zen, 47 minutu eta 28 segundo eginda.
Beteranoetan ere mutrikuarrak izan ziren nagusi, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Burumendiko Ladis Velasco izan zen gizonezko azkarrena, ia 40 minutuko denbora eginda, eta emakume beteranoetan, berriz, Ainara BurgaƱak 57 minutu eta 17 segundo behar izan zituen maila horretako lehen postua eskuratzeko.
Podiumera igo ziren korrikalariak. Argazkia: Nerea Arrizabalaga