'Atyla' itsasontzi eskola Lekeitiora ailegatuko da
Barikuan [irailak 15] ailegatuko da Atyla itsasontzi eskola (lehengo Marea Errota) Lekeitiora. Eta herritarrek doan bisitatu ahalko dute, 18:00etatik 20:00etara. Ontzia bisitatzeaz gain, proiektuaren nondik norakoak ere ezagutu ahalko dituzte. 20:00etan afaria egingo dute, “lagun zahar eta berriekin”.
Burdeosen (Frantzia) itsasoratu eta gero, Lekeition egingo du geldialdia. Hurrengo egunea, ostera, Bilborantz aterako da, 11:00etan.