Gure Esku Dago-k deituta zapatuan Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko autobusak egongo dira Lea-Artibaitik.
17:30ean Bilboko La Casillatik abiatuko da manifestazioa,
Demokrazia eta
bozkatu erabakitzeko lemapean.
Lekeitiotik antolatutako autobusean joateko asmoa dutenek
Aralde dendan eta
Galarrena tabernan izena eman behar dute. Era berean, posta elektronikoz ere izena eman daiteke
lekitxo@gureskudago.eus-era idatzita. Barikura bitartean izena eman ahalko da.
Lekeitioko Gure Esku Dagoko kideak asteburuan kalera atera dira katalanei haien babesa erakutsi, eta zapatu honetan Bilbora joateko deia eginez. Hala, jakitera eman dutenez, dagoeneko autobus bat bete dute.
Zapatuan 15:30ean irtengo dira autobusak Mandaskatik.
Ondarrutarrek Alai, Amarratza edo
Kulixka tabernetan edo
Kurike dendan izena eman dezakete. Zapatuan autobusa
Zaldupetik aterako da,
16:00etan.
Eskualdeko gainontzeko herrietako bizilagunek izena eman dezakete, eta Lea-Artibaiko Gure Esku Dagoko kideek Kataluniako prozesuari eta galdeketari atxikimendua eta babesa eskaintzeko Bilbora joateko gonbidapena luzatu diete eskualdeko herritarrei.
Bueltako autobusak 19:30ak aldera aterako dira Bilbotik.
HONEKIN LOTUTA: Ondarroan domekan egin zuten elkarretaratzea