Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea Lea-Artibai eskualdean
Publiko motaren arabera, 3 bloketan ezberdinduta (mikroenpresak, merkatariak eta herritarrak), tematika ezberdineko doako zortzi tailerrek osatuko dute ikastaro sorta.
“Lea-Artibaiko enpresei formakuntza teknologikoa eskaintzeko asmoz, informazio eta komunikazio teknologiek negozioaren arrakastan duten garrantzia azpimarratu eta hauen erabilpena sustatzeko aurrera eramango den ekimen honetako tailerrak oso praktikoak izango dira”, azaldu dute. Hala, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition emango diren tailer horiek enpresetako sail ezberdinetan sortu daitezkeen beharrei erantzutera bideratuta egongo direla jakitera eman dute. “Teknologia berrien ezartze eta erabilerak sor ditzakeen arazo eta egoera ezberdinei aurre egiteko erantzunak ere emango dira”.
Hauek dira IKASTAROAK
Lea-Artibain horrelako ekimen bat antolatzen den lehen aldia bada ere, hurrengo urteetan errepikatzeko asmoa erakutsi du Leartibai Garapen Agentziak, “enpresentzako benetan onuragarri eta erabilgarria dela frogatuta baitago”.
Gaiak. Lehen edizio honetan, sareko irudia, sarean presentzia irabazteko aholkuak, produktibitatea eta segurtasuna gaiak landuko dira, besteak beste. “Guztiak IKTek eskuragarri jartzen dituzten baliabideak ahal bezain beste aprobetxatzeko ikastera bideratuta”.
Parte hartzeko Leartibai Garapen Agentzian eman behar da izena 94-683 34 95 telefono zenbakira deituta edo blarrinaga@leartibai.com zein merkataritza@leartibai.com helbideetara mezua bidalita. Izena ematerako orduan Lea-Artibaiko enpresa eta norbanakoek lehentasuna izango duten arren, ikastaroak mundu guztiari zabalik daudela argitu dute. Hauek dira IKASTAROAK