Urriaren 14an Markina-Xemeinen ospatuko den Azoka Nagusirako laguntzaileen bila ari dira antolatzaileak. Egun horretan herrira sartzen diren ibilgailuak aparkalekuetara bideratzen lagundu beharko dute laguntzaileek.
Jakitera eman dutenez, laguntzaileek
goizean aritu beharko dute zeregin horretan, eta trukean
ordainsaria jasoko dute. Aurrerago zehaztuko dituzte antolatzaileek bai ordutegia eta baita ordainsaria ere.
Interesa duenak Markina-Xemeingo udaletxean eman dezake izena, telefonoz deituta 94 616 74 54 zenbakira edo udala@markina-xemein.eus helbidera mezu bat bidalita. Izen-abizenekin batera, telefono bat ere eman beharko da, eta iena emateko gutxienez 18 urte eduki beharko direla zehaztu dute.
Izena emateko azken eguna irailaren 28a izango da, eta izen-emate ordenaren arabera aukeratuko dituzte laguntzaileak.