398 partaide egon dira mendi martxan
10 kilometroko ibilbidea egin dute parte hartzaile gehienek. 25 txirrindularik burutu dute mendi bizikleta martxa. Udalak proba antolatzeko izandako laguntza eskertu duDomekan 398 parte hartzailek egin zuten Ispasterko VI. Mendi Martxa. Zehatz esateko,...
10 kilometroko ibilbidea egin dute parte hartzaile gehienek. 25 txirrindularik burutu dute mendi bizikleta martxa. Udalak proba antolatzeko izandako laguntza eskertu du
Domekan 398 parte hartzailek egin zuten Ispasterko VI. Mendi Martxa. Zehatz esateko, 138 pertsonak burutu zuten 23 kilometroko mendi ibilaldia, eta 10 kilometrokoa egin zuten partaide gehienek. Hain zuzen, 220 pertsona batu ziren mendi martxa laburra egiteko.Bestalde, 28 kilometroko mendi bizikleta martxa 25 txirrindularik egin zuten, eta 23 kilometroko mendi lasterketa, berriz, 15 korrikalarik.
Ispasterko Udalak aurreko asteetan zein egunean bertan laguntzen egon ziren herritarrei eskerrak eman dizkie. Izandako parte hartzeagaz pozik daude: «Aurreko egunetako eguraldia ikusita, zorte handia izan genuen, ez baitzuen euririk egin. Gainera, jendea pozik geratu zen ibilbideagaz».
Martxa laburreko partaideentzat bi anoa postu jarri zituzten, eta beste hiru probetakoentzat lau hornidura gune egongo ziren. Amaieran, denentzat hamaiketakoa prestatu zuten. Giro ederrean batu ziren frontoi barruko probalekuan.
Zozketak
Aurten ere zenbait zozketa egin dituzte parte hartzaile guztien artean: pultsometro bat Otoio Kirolak-en eskutik, fisioterapia saio bat Maite Fisioterapian, bi pertsonentzako bazkaria Areitz-Bi jatetxean eta bi pertsonentzako bazkaria Herriko Tabernan.
Pultsometroaren zenbaki sariduna 240 zenbakia izan zen, eta Goyo Gomezek jaso zuen. Fisioterapia saioa, berriz, Iñigo Larrinagarentzat izan zen (028 zenbaki sariduna). Bi sari horiek domekan bertan banatu zituzten. Bestetik, bi pertsonentzako bazkariei dagokienez, asteon agertu dira zenbaki saridunen jabeak. Hain zuzen ere, Areitz-Bi jatetxeko bazkariko zenbaki sariduna 188 zenbakia izan da, eta Mikel Zubizarretak hartu zuen saria. Herriko Tabernako bazka- riaren zenbaki sariduna, berriz, Jon Lertxundiren 027 zenbakia izan zen.