Lea-Artibai eta Busturialdeko herritarrak kalera atera ziren atzo, urriaren 1eko erreferenduma eragozteko estatu espainiarra hartzen ari den «neurri errepresiboak» salatu asmoz. EH Bilduk deituta, elkarretaratzeak egin ziren udaletxe aurre, plaza eta...
Lea-Artibai eta Busturialdeko herritarrak kalera atera ziren atzo, urriaren 1eko erreferenduma eragozteko estatu espainiarra hartzen ari den «neurri errepresiboak» salatu asmoz. EH Bilduk deituta, elkarretaratzeak egin ziren udaletxe aurre, plaza eta geltokietan,
Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat! lelopean. Katalanei elkartasuna adierazteko, gainera, ikurrinak, esteladak eta Katalunian bertan ikur bilakatzen ari diren krabelinak eraman zituzten herritarrek eskuetan. Protestek gaur jarraituko dute. Elkarretaratzea egingo dute Mutrikun, eta Errigoitin, berriz, auto karabana bat iragarri dute Kataluniari babesa adierazteko. EH Bilduk azaldu duenez, gainera, mozioak ere aurkeztuko dituzte udalez udal, ezohiko osoko bilkuretan. Bestalde, Gure Esku Dago-k Espainiako Estatuak Katalunian egindako «erasoa» salatu, katalanei babes osoa adierazi, eta zapatuan Bilbon egin legez, euskal herritarrei mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu die. «
De facto, salbuespen egoera ezartzen ari dira Katalunian, eskubide zibil eta politikoak masiboki urratuz». Gertatzen ari dena «asaldagarria eta onartezina» dela esan du herri dinamikak. «Nahikoa dela esateko ordua da».